19.- Agirreburu

19.- Agirreburu
Dolmen hau harrizko harlauzazko ganbera batez osatuta zegoen, eta tumulu batez estalita. Azken indusketan egiaztatu zen egitura, hondatuta egon arren, osorik dagoela. Giza gorpuzkiak aurkitu diren elementu bakanetako bat da.

Dimentsioak

Tumuluak 11,5 m-ko diametroa eta 0,75 m-ko altuera dauka.

Ikerketa lanak

J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an, eta urtebete geroago T. Aranzadik, J. M. Barandiaranek eta E. Egurenek indusi zuten. Egitura eta materialak hainbat ikerketa-lanetan argitaratu dira: Aranzadi, Barandiaran eta Eguren (1922), J. M. Barandiaran (1953), J. Elósegui (1953), Gipuzkoako Karta Arkeologikoak (1982, 1990), J. M. Apellániz (1973).  J. Tapiak 2019an indusi zuen eta 2020an zaharberritu.

aurkikuntzak

Indusketa hasi aurretik dolmena arpilatuta zegoen, baina indusketan giza hezurrak eta zeramika-ontzi baten zatiak berreskuratu ziren. 2002an, garbiketa batzuen ondorioz, harrizko aizkora bat aurkitu zen tumuluaren gainazalean. 2019ko indusketan giza hezur eta zeramika gehiago aurkitu ziren, baita leundutako harrizko beste aizkora bat.

Nabarmentzekoa

Elosua-Plazentzia multzoan, Agirreburu giza hezurrak eman dituen monumentu gutxienetako bat da. Tamalez, 1921ean jasotakoak galdu egin ziren, eta balio handiko informazioa eman zezaketen gaurko ikerketarako (ADN, elikadura, antropologia, etab.). 2019an Agirreburu berriz indusi da, giza hezur gehiago aurkitu dira, eta lan horien ondorioz zaharberritze-proposamen berriak aztertzen ari dira.

Mota
Dolmena
Garaia
Kalkolitoa-Brontze Aroa (K. a. 3.200-1.500)
Udalerria
Bergara
Kokapena

Agirreburu mendian, Elosuatik Agirreburuko antenaraino igotzen den errepidetik 13 metrotara.