Mendaro tamaina txikiko herria da biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, ez ordea, herria inguratzen duen paisaje ederren handitasunari erreparatuz gero. Mendarotik abiatuz, mendizaleen gustuak asetuko dituzten zenbait irteera paregabe daude: Arno, Kanpanzar, Urnobieta, Gaintxipixa, Otarre, etab
Mendaron aurkituko dugu Chocolates de Mendaro-Saint Gerons lantegia. 1850ean hasi ziren maila handiko txokolateak egiten, ahoz aho familiakoek gorde duten sekretu tradizionala erabiliz. Aukera gustagarria da lantegi txiki honi bisitaldia egitea, eta are gozagarriagoa bertako produktuak dastatu ahal izatea.