ERMUA: egin negozioak, zapore gozoak dastatuz

ERMUA: egin negozioak, zapore gozoak dastatuz

Ermua, herri dinamikoa oso, bere gazteria eta giroagatik nabarmentzen dena. Gainera, bere zentru kulturaletan geroz eta ekintza eta iharduera gehiago dagoela esan genezake, hala nola: marrazketa, fotografia, keramikak, musika, antzerkia, folklore ospakizunak, etab. Gainera, kirol munduan ere mugimendu handia dago, mendizaletasuna, pelota, bai pala eta eskuz, bolo jokoa, etab. Eta zer esan gastronomiari buruz? Urtero herrian sukaldaritzarekin lotutako hainbat ekitaldi ospatzen dira, esaterako Gastronomia Jardunaldiak, edo herriko establezimenduen artean ospatzen den Kazuelita Lehiaketa.

Negozio hiria

Ermuak badu lehen mailako azpiegitura bat edozein motatako MICE- edo negozio-ekitaldiak hartzeko: Izarra Centre. Eraikin berezia da, eta espazio egokiak ditu sektore askotako kongresu, jardunaldi eta mintegiak antolatzeko.

Eraikin historikoak

Ermuan bi jauregi nabarmentzen dira: Valdespina-ko jauregia eta Lobiano-koa. Bi jauregi hauek harro sentitzeko arrazoiak ematen dizkiete herritar guztiei, izan ere, lehengo honek barroko garaiko aurrrekaldea paregabea baitu. Bigarren kasuan berriz, Loviano-ko jauregiaren edertasuna  errenazimendu garaiko ezaugarrietan datza

Ermuan baduzu non jan eta non lo egin.

Albisteak