EIBAR: hiri armagina, artez, industriaz eta kirolez armatua

EIBAR: hiri armagina, artez, industriaz eta kirolez armatua

Hiri amargina bezala ezaguna, eskualdeko herri nagusi gisa agertzen zaigu Eibar, biztanlegoaren gehiengoa han bizi delarik. Industria tradizio handiko udalerri honetan, pixkanaka hirugarren sektorea suspertzen ari da, inguruko enpresei eta pertsonei zerbitzu mordoxka eskainiz.

Ondare Industriala

Eibar Gipuzkoako industria garapenaren gune garrantzitsuenetako bat izan da. Mende luzez, armagintza izan zen hango jarduera nagusia, eta askotariko produktu eta enpresak eratorri dira industria horretatik. Eskualdearen industria-dibertsifikazioa armagintzan eskuratutako ezagutzei eta trebetasunei zor zaie. Era berean, funtsezkoa izan da Debabarreneko biztanleen ekintzaile-izaera

Ezagutu zergatik deitu ohi zaion Eibarri hiri armagina  Armagintzaren Museoan.

Artea, kirola eta askoz gehiago

Eibar denbora aurrera joan ahala hazkunde handia eman duen herria da.

Eibarko ondare arkitektonikoak bere gain hartzen ditu San Andres Eliza edo Unzuetako Dorre-Etxea, "Markeskua", Aldatze Jauregia edota udaletxeko eraikina bera. 

Halaber, Eibarrek Kulturaren eta Kirolaren bueltan eskaintzen duen  jarduera-sorta zabalagatik nabarmentzen da (esaterko, oso gomendagarriak dire SD Eibarren instalazio berriak).

 

Portalea Kultur Etxeak erakusketa eta kultur ekimen ugari hartzen ditu urte osoan zehar, baita Coliseo Antzokiak ere. Nabarmentzekoak dira, inondik inora, Antzerki Jardunaldiak, Estatu mailan urtetik urtera are eta entzutetsuagoak baitira. Kontsulta ezazu Eibarrek eskaintzen duen kultur egitarau zabala hemen.

 

Eibarko Arrate Amaren Santutegia, eibartar eta bailarako biztanle guztientzat leku guztiz berezia da, Arrateko Amari buruzko lehengo berriak XIII. mendekoak direlarik.

Arraten kokatzen da baita ere Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa, urte osoan zehar bisita daitekeena.

Aukeratu ostatu bat Eibartik gertu, edo Eibarko jatetxeak kontsultatu.

 

Albisteak