Igandean, apirilaren 6an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 18 Musika Eskoletako eskusoinu ikasle naiz irakasle Debako herrigunea musikaz beteko dute. Guztira 170 akordeoilari elkartuko dira, eta hauekin batera, Debako Erraldoiak, Aitzuri Abesbatza, Goaz Antzerki Taldea eta Debako Musika Eskolako Dantzari, Gaitero, Koraleko ikasle eta irakasleak ere izango dira.
Eguerdiko 12:00etatik aurrera kaleak alaitzeko asmoz Debako Erraldoi Taldeak lagunduta kalejira egingo dute eta ondoren, 13:00etan, Aldats pilotalekuan kontzertua izango da. Zuzendari lanetan Andima Egaña arituko da, balsak, pop-rock musika, euskal abestiak eta noski Debako kantak ere izango dira, besteak beste Verdelito Habanera eta Erraldien balsa.
EGITARAUA
1. Musika Eskolako Dantzariak
AGURRA…………………………………………………Herrikoia
2.Eskusoinuak
AU BAL DES AMOUREUX……………….A.Musichini&C.Savoie
TAKE A CHANCE OF ME/ HONEY-HONEY……………..ABBA
Mold.: Aitor Furundarena
3. Aitzuri Abesbatza eta Korala
ISN´T SHE LOVELY………………………………..Stevie Wonder
Mold.: Amaia Lizaso
NEGUA JOAN DA TA……………………………………Zea Mays
Mold.: Amaia Lizaso
ARRATSALDE HONETAN…………………………..Sorotan Bele
Mold.: Josu Sarasa
4. Erraldoiak eta Gaiteroak
ERRALDOIEN BALSA…………………………………J.Romano
Mold.: Koldo Tarragona
5. Aitzuri Abesbatza, Korala eta Erraldoiak
VERDELITO (Habanera)……………………………….Cruz Ulacia
Bakarlaria: Periko Ugarte Mold.: Maite Janeiro