Datorren larunbatean, martxoak 18, 09:00etatik 14:00etara Urkizun egingo den VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azokaren aurkezpena hartu du gaur asteartea, martxoak 14, Eibarko Udalak. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Alberto Albistegui Enplegu eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Agurtzane Etxaniz Debemen Landa Garapen Elkarteko gerenteak eta Juantxo Ollacino Lore eta Landare Ekoizleen Elkarteko ordezkariak.
Eibarko Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailak Debemen, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearekin batera antolatutako azoka da. Edizio berriak Euskadi, Nafarroa eta Ainetotik (Huesca) etorriko diren 11 ekoizle eta artisau bilduko ditu: Tafallako Viveros el Montañés (landare usaintsu eta apaingarriak); Oiartzungo Zunoyar lorategia (barruko landare apaingarriak); Iurretako Ortuberri (garaiko lore eta baratzerako landareak); Usurbilgo Urtinea (garaiko lore eta barruko lore apaingarriak); Nafarroako Aritzkurengo Tienduka (artisau eran eginiko kosmetika); Lasarteko Semillas Ecológicas (sendabelarrak eta haziak); Alquimia de Aineto (kosmetika); Flores ganchillo (lorekin egindako bitxiak); Gasteizko Gure lurrak (sendabelarrak); Usurbilgo Aranburu mintegia (garaiko lore eta landareak) eta Oñatiko Antonena (garaiko lore eta landareak). Gainera, azokan hartuko dute parte Eibarko Bidezko Merkataritzako kideek.
Azokak dirauen bitartean, halaber, umeei zuzendutako loreak landatzeko tailerra izango da, 11:30ean. Tailerra eskainiko dute azokara hurbiltzen diren lorazaleek.
Alberto Albistegui zinegotziaren hitzetan, “lehen sektorea herritar ororengana zabaldu eta gerturatzea ahalbidetuko du datorren larunbateko azoka honek eta hori da, sektoreari hauspoa emateko modurik eraginkorrena".
Iturria: Eibarko Udala