VI. Pintxo Lehiaketa Elgoibarren, ekainaren 10etik 13ra bitartean

2014/06/09
VI. Pintxo Lehiaketa Elgoibarren, ekainaren 10etik 13ra bitartean
Guztira, 32 establezimenduk parte hartuko dute.

Ekainaren 10etik 13ra bitartean VI. Pintxo Lehiaketa ospatuko dute Elgoibarren. Guztira, 32 establezimenduk parte hartuko dute. Horien artean,  Lerun, Aterpe, Otzak, Sigma, Ibai-Ondo, Gautxo, Kaia, Maala, Pilon, Malape, San Roke, Salento, Tantaka, Jai-Alai, Usua, Larre, Iriondo, Gran Siglo, Viento Sur, King-Kong, Orbea, Gabi, Iturri, Ametsa, Lanbroa, Txarriduna, Marem, Ilunpe, Xagua, Urkiola, Mahats eta Gorbea izango dira.

Pintxoen prezioa 1,10 eurokoa izango da eta ekainaren 10ean, 11ean eta 12an (asteartea, asteazkena eta osteguna) dastatu ahal izango dira, 19:00etatik 22:00etara, eta 13an, (ostirala) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.

Hiru sari

Aurreko urteetan bezala, epaimahaiak hiru sari emango ditu: Elgoibarko pintxo onenari, "Baserrikoa" deituriko pintxoari (herriko baserrietako produktuez egindako pintxoa) eta herritarrek aukeratutako pintxoari.

Horretaz gain, pintxoak baloratzeko orduan, botoa ematen duten pertsona guztien artean Belaustegi jatetxeko menu-dastaketa bat zozketatuko da.