Uda honetan, festarik festa Debabarreneko herrietan!

2017/07/05
Uda honetan, festarik festa Debabarreneko herrietan!
Bisita ezazu gure eskualdea opor hauetan! Atrakzio anitz izateaz gain, hala nola, Euskal Kostaldeko Geoparkea, hondartzak, gastronomia, edota ondare historikoa, besteak beste... ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko hilabetetak ekintzez beterik datozte Debabarrena osatzen duten 8 udalerrietan. Ikusi, dastatu, deskonektatu... baina, batez ere, GOZATU!

Bisita ezazu gure eskualdea opor hauetan! Erakarpen anitz izateaz gain, hala nola, Euskal Kostaldeko Geoparkea, hondartzak, gastronomia, edota ondare historikoa, besteak beste... ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko hilabetetak ekintzez beterik datozte Debabarrena osatzen duten 8 udalerrietan.

Ondoren, udaran ospatuko diren festen zerrenda:

 

DEBA:

  • ABUZTUAK 14-21 : SAN ROKE-KO JAIAK

Argazkia: Debako Udala

Debabako jai garrantzitsuenak SAN ROKE-ak dira ezbairik gabe. Abuztuaren 14 eta 18 bitartean ospatzen dira. Nabarmentzekoa da abuztuak 16a, San Roke eguna, hain zuzen. Jai-giroa eta festek suspertzen duten poza ongi pasatzeko berme dira dudarik gabe. Azpimarratzekoa da jai hasiera, danborradaren eskutik, baita entzierroak, nobilladak, bertako dantzak eta berbena ere. Bisitariek debarrekin batera biziki gozatuko dute festetan murgilduz, eta jaiak behar bezala biziz. 

 

EIBAR:

  • SAN JUAN: EKAINAK 23-27

Argazkia: Diario Vasco

Eibarko jai nagusienetakoak dira San Juanak. Jai egun horietan hainbat ospakizun egiten dira, besteak beste, ekitaldi erlijiosoak, kirol txapelketak, mundu tradizionalarekin lotutako jarduerak, haurrentzako joku eta antzezpenak, kontzertuak, merkatua, txarangak, kale-animazioa... Orain dela zenbait urte baserrietan bakarrik egiten zen San Juan sua, baina 1992 urtetik geroztik, Untzaga Plazan ere egin ohi da.

  • IRAILAK 8: ARRATEKO AMABIRJINAREN EGUNA.

Argazkia: DV (Felix Morquecho)

Arrateko Santutegia erreferente da bailara honetako sinisdunen artean. Tenplu apala da, gotiko estilokoa, erdiko nabe bakar batekin. Barruan, kontran, altxor izugarriak gordetzen ditu, Ignacio Zuloagaren arte-lanak, esaterako. 

Aitzitik, Arrateko Amabirjinaren irudia da elementu baliagarrien eta interesgarriena. Egungo birjina XIV. mendekoa da, nahiz eta XIII. mendetik bere inguruko erreferentziak eduki. Dokumentu zaharrenetan "Arriarteko Andra Mari" modura ageri da (Harrien arteko Virgina, alegia).

Inguruko kristauez gain, marinelek estimu handia diote Arrateko amabirjinari (horren erakusle teilatutik zintzilik dagoen Birjinaren erreplika). Musikariek ere Arrateko Amabirjina ondratzen dute.

Arrateko Birjinaren jaia irailaren 8an ospatzen da, meza nagusiaren eta erromeria baten eskutik.

 

ELGOIBAR:

  • ABUZTUAK 23-31: SAN BARTOLOME

Argazkia: Elgoibarko Udala

Abuztuan, berriz, hilaren 23an San Bartolome jaiei ematen zaie hasiera (kontsultatu 2017ko egitaraua hemen). Herriko jai nagusiak dira, patronalak, eta jai horietan hainbat eta hainbat ekintza izaten da. Batzuk aipatzearren; sokamuturra eta Mauxitxa Txaranga. San Bartolome jaietan Txiki eguna izaten da nagusi. Benetan berezia izaten da egun hau. Izan ere, garai batean, goizeko sokamuturraren ostean, jendeak mahatsa jateko ohitura zuen. Egun batean, norbait jendeari mahats aleak botatzen hasi zen eta, denborarekin, mahats aleekin egiten zena ardo beltzarekin egitera pasa da. Horrela bada, gaur egun, Txiki egunean herritarrak kamiseta zuria eta zapi gorria jantzita ateratzen dira. Goizean koadrila osoa elkartu eta txikiteoa egiten dute. Txikiteo horretan batak besteari ardo beltza botatzen diote, guztiek ardoz blai bukatu arte. Arratsaldeko 2ak aldera, herritarrak Errosario kalera joan eta, Mauxitxa txarangaren musikari jarraituz, kalejira luzea egiten dute festa giroan Foruen Plazara iritsi arte.1932an San Bartolome txiki egunean, eguerdian "Soka-dantza" dantzatzen hasi zen. Gaur egun San Bartolome egunean dantzatzen da, eta elgoibartarrentzat ohore haundia da dantza honekin omendua izatea.Elgoibarren, jaietan izaten diren sokamuturrek izugarrizko garrantzia dute.

 

ERMUA:

  • UZTAILAK 25: SANTIAGO JAIAK

Argazkia:  Ermuko Udala

Santiago jaiak uztailaren 24tik 27ra bitartean ospatzen dira, nahiz eta jai-egitaraua hilaren 14an hasi, jai-giroa prestatzen joateko. Egun nagusia hilaren 24a da, “txupinazo” eguna, eta orduan hasten dira jaiak.

Jardueren aniztasuna, herritarren parte-hartzea eta “txarangek” dakarten alaitasuna dira Santiago jaietan nabarmendu beharrekoak. Jaiek iraun bitartean dibertitzeko eta primeran pasatzeko aukera paregabea dugu urtero. ¡Kontsulta ezazu aurtengo egitaraua!

 

MALLABIA:

ABUZTUAK 15: ANDRA MARI JAIAK

Argazkia: El correo

Andramariak, abuztuaren 15ean, Mallabiko zaindariaren jaiak dira. Hainbat jarduera antolatzen dira, ia guztiak herri kirolen bueltan: harrijasotzea eta idi-probak, esaterako. Kontsultatu aurtengo egitarau zabala hemen klik eginez eta zatoz Mallabira, euskal landaren muinera!

 

MENDARO

UZTAILAK 26 : SANTA ANA JAIAK

Argazkia: Diario Vasco

Santa Ana Mendaroko zaindariaren festak herri kutsua duten jaiak dira, non adin zein gustu guztietako jarduerak antolatzen diren. Ospakizun erlijiosoak, kirol txapelketak, tradizio zaporea duten aktibitateak, haurrei zuzendutako joko eta antzezpenak; berbenak, era guztietako kontzertuak, azokak, txarangak, kale-animazioa, e.a.

 

MUTRIKU

UZTAILAK 21-25: MADALENA JAIAK

Argazkia: kulturclick

Jantzi zuri eta zapi urdinak Mutrikuko kaleak beteko dituzten beste behin ere, Mutrikuko Madalen jaien ospakizunean. Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira, adin guztietarako ekintzak batuz.

Kontsultatu aurtengo egitaraua hemen!

 

SORALUZE

UZTAILAK 26: SANTA ANA JAIAK

Argazkia: Soraluzeko Udala

Uztailaren 25 eta 26a dituzte egun nagusi, Santiago eta Santa Ana egunak hurrenez hurren. Santa Ana kaleko festak ziren hastapenetan, izen bereko komentuko zaindariaren omenezkoak. Herriko festa nagusi bilakatu dira urteekin.

Herriko festa nagusiak izaki, 2007az geroztik jai herrikoiak antolatzen dira. Udalak deituta Jai Batzordea osatzen da eta herritarren parte hartzearen bidez antolatzen da egitarau parte hartzaile, inklusibo, parekide, euskaldun eta anitza.

Horrez gain, 2005az geroztik Galtzagorrixak Jai Batzordeak ere jai herrikoien aldeko lan handia egin izan du, txosnak antolatuz eta bere inguruan gazteentzat egunerako zein gauerako eskaintza parte hartzaile eta erakargarria eginez. Gaztetxeak ere egitarau propioa antolatu ohi du eskaintza aberastuz.

ABUZTUAK 15,16 ETA 17: ANDRAMARIXAK

Abuztuaren 15, 16 eta 17an. Herriko zaindari Andre Maria Jasokundekoaren eta San Rokeren omenezkoak. Herriko lehengo festa nagusiak ziren. Aspaldi handiko ohiturari jarraiki, izen bereko ermitatik herrira prozesioan eramaten da San Roke abuztuaren 16an. San Roke Txiki egunari ere - abuztuaren 17a - estimazio handia diote herritarrek.