Debabarreneko eskualdeak Mutriku eta Debako turismo bulegoetan jasotako zifren arabera, udan izandako bisitari kopurua mantendu egin du, iazko datuekin alderatuta.
Bi bulego horietan guztira 23.555 pertsona artatatu dira, ekaina, uztaila eta abuztua bitartean.
2016ko ia zifra berbera da. Oraingoan, ordea, gora egin du atzerriko bisitari kopuruak, baita EAE-ko hiru Lurraldeetatik etorritakoena ere -azken honek dezente egin du gora-. Debegesako Turismo saileko arduradunak, Aitziber Cortazar-ek datu horiek aintzat hartuta balantzea egin du Radio Eibar-i eskainitako elkarrizketa batean. Bertan nabarmendu eta zenbatu ditu Debabarreneko eskualdeak dituen erakarpen eta baliabide turistiko nagusiak.