Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailak Euskadiko Turismo Enogastronomikoko Gida berria plazaratu du, non gure jomugako eskaintza enogastronomikoa zehaztasun osoz jasotzen den.
Lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) editatu den argitalpenaren helburu nagusia da turismo-bulegoetako profesionalei Euskadira hurbiltzen diren bisitariei aholkuak emateko lanean laguntzea eta bisitariei helmugako baliabide enogastronomikoen gaineko informazioa ematea.
Gida, sailburuak azaldu bezala, ez da enpresa-zerrenda hutsa; izan ere, “establezimenduen informazio xehatuaz gainera, lurraldeei buruzkoa ere jasotzen da. Helmugan esperientzia enogastronomikoa planifikatzeko informazioa eskaintzea da helburua”, honako honetan oinarritzen dena:
Argitalpenak dakartzan establezimenduak honako hauek dira:
Hiru atal horiez gainera, gidak establezimendu bakoitzaren laburpen-fitxa jaso du; bertan, kokapena, establezimenduaren tipologia, izena, deskribapena, sukalde-mota, etxeko espezialitateak, prezioak eta ordutegiak jaso dira.
Gida online eta paperean argitaratuko da, bi formatu bereizitan: enologiarekin lotuta dagoen kortxozko azala eta gastronomiarekin lotuta dagoen koadrodun mantela gogora dakarren estalkia.
Debabarrena Turismotik eskualdeko ostalaritza establezimenduei Euskadi Gastronomika-ko kide egiteko gonbidapena luzatzen zaie, klubak dituen abantailak aprobetxa ditzaten.
Turismo Sailak sortu zuen; hiru hiriburuek eta euskal eskualdeek osatzen dute sarea. Sarearen helburua produktu turistikoa eraikitzea da, lurraldearen identitate eta kalitate gastronomikotik abiatuta. Hori guztia, Euskadik gai enogastronomikoaren inguruan nazioartean duen posizioa finkatzeko, gastronomiaren gaineko interesa duten bisitari-kopurua areagotzeko, kudeaketa turistikoaren alderdi guztiak hobetuz.