Beste behin ate joka dira Mendaroko Aingeru Guardako Jaixak. Izen berbera duen Jai Batzordeak antolatuta, eta Mendaroko Udalaren laguntzaz, ostegunean, martxoak 1, hasiko dira festak, goizeko 11:00etan ospatuko den meza nagusiaren eskutik.
Igandea, martxoaren 4a, izango da ezbairik gabe egun handia, euskal tradizioz jositako jardunaldia izango baita: 11:45 herri kirolen erakustaldia egingo da, eta trikitali zein bertsolariek goizaldea ederto girotuko dute. 12:30ean meza nagusia egingo da, eta ondoren, trikiti soinuek eta bertsoek jarraituko dute, Aingeru Guardako Jaixak behar bezakla amaitzeko.