Talo Eguna Lasturren

2013/01/28
Talo Eguna Lasturren
Datorren igandean, otsailak 3, Talo Eguna ospatuko da Lasturren.

Urteroko hitzordua dugu otsailaren 3an Lasturren, Talo Eguna, hain zuzen ere. Aurretik, baina, izango da ekimenik. Ostiralean, otsailak 1, hitzaldia eskainiko du Jakoba Errekondok Lasturko Tabernan, "Landareak eta zalantzak" izenburupean.

Otsailaren 3an, berriz, Talo eguna ospatuko da. Goizean zehar, errota ikuskizuna eta talogintza egingo da, Lasturko eran.

12:00etan, zezenek hartuko dute Lasturko plaza bertaratzen diren guztien gozamenerako.

Bertan bazkaldu nahi duenak karta edo talo bazkaria izango du aukeran, 25 euroren truke eta bazkalostean Kupela taldeak alaituko du giroa.

Noski, egun osoan zehar, taloa bapo eskainiko da!