Udararen hasiera eta musika elektronikoa eskutik emanda datoz larunbat honetan, uztailak 1, Ermuko Elektrojaia jaialdiaren baitan. Ospakizun honen bederatzigarren edizioak dozena bat artista baino gehiago bilduko ditu Ongarain zonaldean ipiniko diren bi eszenatokietan.
Festari arratsaldeko 15:00etan ekingo zaio larunbatean, uztailaren 1ean, eta goizeko 03:00ak arte iraungo du. Denbora horretan musikari anitz igoko dira oholtza gainera: Iñigo Díaz, Montxo, Charles Ramírez, Stan Garac, Erikss, Javier Ganuza, Trampas, PG2, Fey, Blanko, Aitor Araujo, Sebita, Alexander M, Panu eta Andoni López.. Ezbairik gabe, Steve Parker dj entzutzetsua izango da aurtengo edizioko protagonista.
Sarrera doakoa da eta jaialdia ospatuko den tokian bi txosna jarriko dira. Jaialdia Elektrojaialdia Taldeak antolatu du, Ermuko Udalaren eta Ermua Gazte Puntuaren laguntzarekin, baita babesle pribatuen kolaborazioz.