Sarri jarduera turistikoa helmuga batean aurki daitezkeen baliabide naturalekin soilik erlazionatu ohi da. Baina turismoak aukera askoz zabalagoa hartzen du bere baitan, eta hor bisitatzen den tokian antolatzen diren aisia-jarduerak eta ekintza kulturalek zeresan handia dute.
Debabarreneko udalerriek amanokomunean duten ezaugarri bat da herri bakoitzean antolatzen diren aktibitate kultural anitzak. Horren adibide garbia da Soraluze, kultur kutsua izango duen asteburua baitu gainean, ordurako prestatu diren bi kontzerturen eta hitzaldi baten eskutik.
Larunbatean, apirilaren 1ean, Gasteizko 'Ochote Adurtza' zortzikoteak emanaldia eskainiko du arratsaldeko 20:00etan Antzokian. Bestetik, ordu eta egun berean, baina kasu honetan Arrano elkartean, Eh Sukarrako Norton Gorosabelek kontzertua emango du Soraluzeko Arrano elkartean. Hortaz, musika estilo desberdinak dituzte aukeratzeko bertakoek zein bisitariek.
EH Sukarrako abeslariaren kontzertuaren aurretik, Arranon bertan, arratsaldeko 18:00etan, Askapena elkarteko Xabi Lasak Siriari eta herrialde horretan ematen ari den gatazka lazgariari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Guzti horrekin, ezbairik gabe, asteburu hau une bikaina da Soraluze, bere baliabide turistikoak eta bertan ematen den giroa gertutik ezagutzeko. Ondo pasa!