Mutrikuk istorio bitxi asko gordetzen ditu bere kaleen artean. Horietako bat, Isabel de Lobianoren bahiketa, izango da larunbat honetan, urriaren 6an, egingo den bisita gidatuaren protagonista. Bisita hau Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo da, eta eguerdiko 12:00tan hasiko da Mutrikuko Turismo Bulegotik, Santa Katalinako konbenturaino. Ardatz nagusia Isabel de Lobiano eta Pedro de Idiakezen arteko maitasun istorio nahasia da, Isabelen bahiketa Santa Katalinaren konbentutik, eta XVI. mendeko euskal gizartean sortu zuen iskanbila. Urriaren 6ko bisita euskaraz egingo da, eta 21ean gaztelaniaz. Beharrezkoa da aurrez izena ematea toki mugatuak direlako, telefono honetara deituz: 943 60 33 78.