Sagardoa izango da protagonista nagusia Ermuan larunbat honetan, martxoak 10

2018/03/06
Sagardoa izango da protagonista nagusia Ermuan larunbat honetan, martxoak 10
Dastatzeke egongo diren sagardoen artean, Itziarko (Deba) Txindurri-Iturri sagardotegikoa izango dai, Debabarrena Turismoko kolaboratzaile den establezimendua.

Ermuak V. Sagardo Eguna hartuko du larunbat honeta, martxoak 10, non euskal sagardo onenak dastagarri egongo diren. Ekimena Debabarreneko udalerri honetako hainbat elkartek antolatu dute modu bateratuan.

Bertaratzen diren bisitari zein herritarrak makina bat sagardotegitako zukuak dastatu ahal izango dituzte, horien artean, eskualdeko Txindurri-Iturri (Itziar, Deba) nekazalturismo eta sagardotegiarena, Debabarrena Turismoren kolaboratzaile den establezimendua.

Sagardoa eta bestelako ekitaldiak eguna biribiltzeko

Larunbatean zehar, sagardoa edateko aukera izateaz gain - 6 euroren truke edalontzia, zapia eta sagardo dastaketa eskainiko dira- musika eta beste hainbat jarduera egingo dira, txotx! eginez jai-giro ezin hobean murgitzeko.

Etorri Ermura larunbat honetan eta gozatu euskal sagardo onenaz!