Joan den abuztuko FederArte Debarock jaialdiaren arrakastaren ondoren, Deban surfa eta musika bateratuko dituen jaialdi berri bat ospatuko da. Ondar Fest jaialdia irailaren 8an larunbata izango da, Yako Debako Surf Eskolak eta Ondargain tabernak antolatuta, eta Euskal Herriko Surf Federazioaren laguntzarekin. Eguna SUP zirkuitoko laugarren probarekin hasiko da 11:00tan, SUP lasterketa herrikoiak jarraituta. 14:30tan izango da sari banaketa. Arratsaldean 16:30tan hasiko dira berriz ekitaldiak, SUP Yoga erakustaldi batekin. Musika 17:00tan hasiko da Ondargain tabernan, Santiago Delgado y los Runaway talde bilbotarraren eskutik. 20:00tan Full Time Lovers talde debarrak hartuko du lekukoa, eta 23:00tan Havana 537 kubatarrek emango diote amaiera jaialdiari.