Nekazaritza eta ganadu azoka Elgoibarren

2014/05/30
Nekazaritza eta ganadu azoka Elgoibarren
Barazki tailerra egongo da nobedade gisa.

Hileko azken zapatuko nekazaritza eta ganadu-azoka izango da bihar, maiatzak 31, Elgoibarren. Egitaraua goizeko 9:00etan hasiko da Kalebarren plazan herriko baserritarrek euren saltokiak ireki eta behin. Goizeko 11:00etatik aurrera, Elgoibarko Motoristen elkarteak jarriko duen txosnan pintxoak dastatu ahal izango dira. Pintxo horiek herriko baserri eta harategietako produktuekin egingo dira.

Bestalde, Kale Kantariek girotuko dituzte kaleak eguerdiko 12:00etan hasita. Aurten gainera, berrikuntza bat izango da: 12:00etatik 14.00etara barazki tailerra egongo da Kalebarren plazan.

Amaitzeko, eguerdian hasita, ganadu-erakusketa egingo da Aita Agirre plazan.

Egitaraua:

  • 9.00-14.00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11.00etatik aurrera: ELGOIBARKO MOTORISTEN ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
  • 12:00etik 14:00era: BARAZKI TAILERRA
  • Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA Aita Agirre Plazan