Atzo hasi zen Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa, Debako Santa Maria elizan, "Metropolis" pelikularen proiekzioarekin, Juan de la Rubia organojoleak musikatua. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen ziklo honek Euskal Kostaldeko lau herritan beste lau emanaldi izango ditu: Zumaian, Mutrikun, Getarian, eta beste bat Deban. Emanaldiak bertako organojoleen zein organoaren munduko izen ospetsuen esku egongo dira, esaterako Montserrat Torrent. Helburuak organoa ezagutzera ematea eta Gipuzkoako eskaintza turistikoa osatzea dira, ondarea balioan jarriz. Sarrera doakoa eta, eta egitaraua Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean ikusi daiteke.