Herriaren izakera marinelari eutsiz, Mutrikuko portura Nao Victoria ezaguna etorriko da abuztuaren 15etik 19ra. Untzi hau Juan Sebastian Elkano marinel getariarraren agintean munduari lehen bira eman zionaren erreplika da. Untzia bisitagarri egongo da goizeko 10etatik gaueko 9ak arte, bisitaren iraupen mugarik gabe. Prezioa 4€koa izango da helduentzat, 2€koa 11 urtetik beherako haurrentzat, eta 10€koa 2 heldu eta 11 urtetik beherako gehienez 3 haurrek osatzen dituzten familientzat. Informazio gehiago lortzeko eta erreserbatzeko, Nao Victoria Fundazioaren webgunean.