Mutriku buru-belarri murgilduta dago Berdel Egunaren XXII.edizioaren prestakuntza lanetan, ezbairik gabe benetako itsas-zaporea duen herri honen urteko jai gastronomiko garrantzitsuena.
Urtero bezala, eta apirilaren 1n egingo den egun handiari ekin baino lehenago, datorren ostiralean, martxoak 24, 'Mutrikuko Berdela' aipamen bezeria emango zaio Yurrita Kontserbak enpresari, bere 150.urteurrena dela-eta. Mutrikuko Udaletik goraipatu dute familia-negozio horren ibilbidea. "Mende eta erdiz kontserba sektorean etengabe berritzen joan den enpresa da, eskaintza berriak sortuz eta gourmet produktuaren bueltan bereziki lanketa handia eginez". Egun, Yurritako produktuak Euskadi eta Estatu mailan saltzeaz gain, nazioarteko 60 herrialdetan daude present, Mutrikuren irudia mundu guztira zabalduz. 'Mutrikuko Berdela' saria martxoak 24an emango zaio Yurrita Kontserbak-i udaletxeko pleno aretoan.
Ba al da modu hobeagorik apirileko hilabeteari ekiteko, Mutrikun berdelez egindako platerez festa giroan gozatzea baino? Mutrikuko Berdel Eguna Euskadiko egutegi gastronomikoan azpimarratzen den hitzordua da. Izan ere, berdelaren inguruan egiten den jai hau aukera paregabea da arrain bikain hori hainbat eratan prestatzen ikasi eta dastatzeko; beti ere, noski, festa-giro herrikoian eta Mutrikuko portua bezalako paraje ederrean.
Kontsulta ezazu apirilak 1erako taxututako ekintza-sorta zabala eta egin tarte bat zure agendan... Zatoz Mutrikura eta gozatu Berdel Egunaz!