Mutriku Txiki Musikala izenburupean, martxoko lau larunbatetan ikastaro guztiz motibagarria eskainiko dute Zabiel kultur etxean, 3 eta 6 urteko haurrei eskainia, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte. Interesatuek, turismo bulegoan eman dezakete izena, martxoaren 1era arte.
Lau tailer eskainiko dituzte: dantza, kantua, antzerkia eta joko musikalak eta tradiziozkoak. Jokoen bidez teknika ezberdinak irakatsiko dizkiete haurrei; musikarekin, kantuekin, dantzarekin edo eta antzerkiarekinduten harremana errazagoa izan dadin. Xabier Lizaso piano-jotzailearen metodoa erabiliko dute bertan.
Ikastaroaren kostua 35 eurokoa izango da haur bakoitzeko, baina bigarren anai arrebaren bat baldin badu, bigarrenak 25 euro ordainduko ditu.