Aurten Mutrikuk urteurren berezia ospatzen du, hain zuzen ere, hiri-gutuna jaso zueneko 800. urteurrena. 1209an Gaztelako Alfonso VIIIak hiri gutuna eman zion Mutrikuri. Honenbestez, Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa da.
Honenbestez, bada nahikoa arrazoi aurtengoa urte berezitzat jotzeko eta hainbat ekimen garrantzitsu antolatzeko. Mutrikuko Udalak herritarrekin ospatu nahi du urteurrena, euren parte hartzea sustatuz eta herriaren historiara gerturatuz. Nolanahi ere, urtean zehar bisitari guztientzat erakargarriak izango diren hainbat ekimen antolatuko dira.
Euskal Erromeria, Jardunaldiak, Erakusketak, Herri-Antzerkiak, Kontzertuak, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra... dira, besteak beste, ekitaldirik berezienak.