Datorren ostiralean maiatzak 19 ekingo zaie Debarren Eguneko jarduerei. Egitaraua igandera arte, hilak 21, luzatuko da. Hala, ekintza ugari izango dira asteburu osoan zehar, bisitari eta bizilagunen gozamenerako.
Musika, zezenak, sokatira, erraldoiak eta dantzak izango dira, besteak beste, adin guztietako debarrentzako eta bisitarientzako.
Musikak emango dio hasiera egitarauari. Hasteko, Kalean Kantuz arituko da kaleak musikaz girotuz. Debako Musika Bandak eta Jazz laukoteak kontzertua eskainiko digute Elizan eguna amaitzeko.
Larunbatean, berriz, XXV. Haur Margo Lehiaketa ospatuko da goizean zehar. Banda gazteak eta Debako gaiteroek girotuko dituzte kaleak eguerdian eta arratsaldean Euskadiko Sokatira txapelketaren finala egingo da Kalbeton zumardian. Horren ondoren, umeentzat entzierroa egingo da gurditxodun zezenekin.
Hala eta guztiz ere, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. Diana, entzierroa, meza nagusia San Roke ermitan, erraldoien konpartsen desfilea eta alardea, eta Gure Kai dantza taldearen aurreskua izango ditugu, besteren artean.
19:00etan: Kalean Kantuz
22:00etan: Debako Bandaren kontzertua Elizan Jazz laukotearekin.
9:30-10:30: Haur margo lehiaketarako izen-ematea udaletxe azpian
13:00ean: Kalejira Banda Gaztea eta Debako gaiteroekin
17:30ean: Euskadiko Sokatira txapelketaren finala Kalbeton zumardian
18:00etan: Umeentzat entzierroa: gurditxodun zezenen I. kontzentrazioa
20:00etan: Kalejira Debako Bandarekin
23:30ean: Erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin
8:00etan: Diana Lizarrako gaiteroekin
9:00etan: entzierroa eta ondoren sokamuturra
11:00etan: Meza nagusia eta ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa
11:45ean: erraldoien konpartsen desfilea: Javier Bozal, Bergara, Iruñea Donibane, Noain eta Deba.
13:00ean: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua
17:00etan: Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean
18:00etan: erraldoien alardea Plaza Zaharrean
19:00etan: erromeria Foruen plazan Gaubela taldearekin