Mutrikun ere San Pedroak ohiturak agindu modura ospatzen dira, kaleak koloreztatuko dituzten ekitaldi anitzen eskutik eta herri-giro itzelean. Ostiralean, ekainak 30, ekingo zaio San Pedro jaien egitarauari, eta uztailaren 2ra arte, igandera arte izango dira gozagarri bertan jasotzen diren ekimenak, bizilagun zein bisitarientzat.
Mutrikuko Udalak, Euskadiko Kirol Portuak eta Politki Elkarteak antolatu dute egitaraua talde-lanean. Asteburu osoan zehar hainbat jarduera izango dira ikusgai familia osoarentzat, baita herritarren eta bisitarien partaidetza aktiboa eskatzen duten ekintzak ere.
Hauek dira oro har bertaratzen diren pertsonek aurkituko dituzten jarduerak:
Ekainak 30, uztailak 1 eta 2, Mutrikun.
Politki elkarteak antolaturiko merkatua izango dugu aste bukaera guztian zehar.
“Slow” mugimendua sustatzen duen elkarte bat da hau ( polita eta poliki= Politki) eta Mutrikuko Udalarekin eta Euskadiko Kirol Portuekin (EKP) elkarlanean antolatu dute merkatua.
Elkarte honen helburuen artean gizarte eta kultural ekintzailetasuna, berdintasuna eta bertakotasuna sustatzea dago.
Duela 2 urte Brandari proiektua sortu zuten aisialdi jasangarriarekin zerikusia duen ekitaldiak antolatzeko.
Datorren asteburuan, Mutrikun ITSAS MARKETarekin artisautza, gastronomia, tailerrak eta musika ekarriko dituzte. Alde batetik diseinatzaile eta artisau azoka bat eskaintzen dute : Inka & Co bitxigintza andinoa, Massai Kora osagai etnikoak, Elvira Barceló hilerako apaingarriak, Gingko bitxiak vintage estiloan, Vagante larruzko tailerra, Estrella Solar kosmetika naturala eta hainbat produktu berezi eta bitxiak aurkituko ditugu.
Janari eta gastronomi aldetik Rue del Percebe eta Tipi Tapa Bizkaiko food truck-ak aurkituko ditugu, baita Errioxako ardo, patata eta txorizo ekologiko hoberenak Cueto famili Bizkaitarraren eskutik. Gozogintzan ere Mañeko baserriko kutixiak eta Triskel proiektuaren hazi garrapinatuak aurkituko ditugu.
Astebukaeran zehar Aurpegi margoketa saioak egongo dira haurrei zuzenduak, Eko margoekin. Itsas pertsonaiak eta beste hainbat marrazki haurren aurpegietan marraztuko dituzte Brandari kolektiboko partaideak.
Ostiral gauean, hilak 30, Hugo Silveira eta Nando Gomes musika brasildar kontzertua egingo da portuan. Larunbat iluntzean Bör Bör Irratiaren zuzeneko DJ sesio batez gozatzeko aukera izango dugu.
Beste estiloak maite dituztenentzat, larunbatean, Uztailak 1, Jasokundeko Amaren parrokian, Nazioarteko Flysch Organo jaialdiko kontzertua izango dugu. Ana B. GArcia eta Josetxo Goiaren eskutik.
Larunbat eta igande arrantsaldean haurrentzako tailerrak eskainiko dira: Birziklapen tailerra larunbatean, komuneko paperen roilo edo turuloekin egindako jostailu sortzaileak: arrainak eta dragoiak. Igande arratsaldean bestalde Piratak Sukaldean tailerraz gozatuko dugu: Yurrita-ren eskutik, haien kontserbak erabiliz eta beste hainbat bertako osagaiekin gure Pirata txikienak pintxo sortzaileak egingo dituzte.
Larunbatean goizean zehar Paddle SUP-eko ikastaroak emango dira doan Intxirrixan. 10etatik hasi eta 14:00ak arte (hau azken ordua) 45 minutuko ikastaroak jasotzeko aukera izango dute nahi duten guztiek. Sustraiak Polinesiako herrialdeetan duen disziplina hau oso ezaguna egiten ari da eta gero eta jende gehiagok praktikatzen du.
Ordu bakoitzeko 5 pertsonek parte hartzeko aukera izango da eta aurrez Ainondon, portuan ireki berri den ur kirolen enpresan, izena eman beharko da.
Helbidea: Portu kalea 3 (Aitana heladeriaren lokal berdina)
Tel. +34 688732913