NORK PARTE HAR DEZAKE?
Debabarrena Turismoren enpresa kolaboratzaile guztiek.
ZER ESKAINTZEN DA?
Auditoretza hauen baitan, egungo egoeraren diagnostikoa eta energia arloan aurrezteko plana egingo dira. Horrez gainera, establezimenduaren eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa emango zaie.
Ostatuen kasuan, gainera, Ekoetiketa lortzeko eskatzen diren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten aztertuko da, energiaren atalean.
Azterketa hau egiteko, ostatuek aitortutako kudeaketa sistema baten ziurtagiria izan beharko dute (SICTED, Q Kalitate Turistikoa, ISO 9000, EFQM).
KOSTUA.-
Zerbitzu honek enpresa bakoitzeko 800 euroko batez besteko kostua du baina Debabarrena Turismoren kolaboratzaile diren enpresentzat DOAKOA izango da.
EDUKIAK.-
Aurkezpen saio bat egingo da, parte-hartzaileen trebakuntzarako saioak eta egin beharreko lanak burutzeko bisitak egingo dira.
BALDINTZAK.-
IZENA EMAN.-
Izena emateko epea irailaren 30ean itxiko da. Plaza mugatuak (izen-emate ordena errespetatuko da). Izena emateko bidali mezua mluisa@debegesa.eus epostara, ondoko informazioarekin: