Mendaron ekainaren 23an egingo den akelarreak San Juan gaueko magia piztuko du

2017/06/19
Mendaron ekainaren 23an egingo den akelarreak San Juan gaueko magia piztuko du

San Juango gaua askorentzat uda denboraldia zabaltzen duen jaialdia da. Irekiera hori ospatzeko tradizioa da suaren inguruan festa giroan murgiltzea herri eta hiri anitzetan. Mendaro ez da salbuespena eta horregatik, datorren ostiralerako, ekainak 23, "Mendaroko Akelarrea. San Juan Magikoa" ekimena antolatu dute elkarrrekin herriko ludotekak eta gaztelekuak.

Trinidadetik abiatuko da akelarrea kalejiran gaueko 22:00etan, kaleetatik goxokiak banatuz eta herriko bazter guztiak giro magiko horrekin zipriztinduz. Behin Mendaroko enparantzara iritsita, hainbat ikuskizun izango dira gozagarri, hala nola, Aker eta Komitibak prestatutako "Borobil Sakratua" eta zuzeneko dantza emanaldiak. Behin akelarrea amaituta, opariz betetako otar bat zozketatuko da herriko enparantzan bertan. 

Parte hartu akelarrean eta gozatu San Juan suaz eta berau inguratzen duen magiaz!