Mendaroko Txirrindulari taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen Kilimon Trailaren VII edizioa egingo da datorren apirilaren 9an. Gero eta ospe handiagoa duen mendi lasterketak tokiko lasterkariez gain, nazioarteko partaideak erakartzen ditu. Antolakuntzaren esanetan, "udarrebiko klasiko entzutetsuenetako bat da".
Kilimon Trailak 23,16km-ko ibilbidea du eta Mendaroko (Debabarrena) Kilimon bailarako mendietatik igarotzen da.
Izena emateko epea apirilaren 6ra arte egongo da zabalik, proba baino hiru egun lehenago. Kilimon Trail Debabarrena eskualduan kirol turismoak izaten ari den bultzadaren adierazle garbia da. Abentura eta kirola gustuko baidtuzu, eta paraje ederretan murgiltzea atsegin baduzu, etor zaitez apirilean gu bisitatzera!