Gastronomia protagonista nagusi izango da Mendaron datorren maiatzaren 6 eta 7an V Pintxo Lehiaketaren eskutik.
Ekimenaren xedea da herriko ostalaritza sustatzea. Lehiaketan parte hartuko duten taberna zein jatetxeek euren trebezia gastronomikoak azaleratuko dituzte, bisitarien gozamenerako.
Mendaro eskualdeko gastronomiaren epizentroa izango da datorren maiatzaren 6 eta 7ko asteburuan. Aurten ere aurreikusten da tokiko taberna eta jatetxeak buru-belarri jardutea bertakoei eta bisitariei proposamen gastronomiko onenak eskaintze aldera.
Mendaroko V Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten establezimenduek euren eskaintzak zerbitzatuko dituzte larunbat zein igandean, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Hortaz, gastronomia eta pintxoak maite dituztenek ezinbesteko hitzordua dute Mendaroko V Pintxo Lehiaketan. Bisita ezazu Debabarrenako herria eta gozatu zapore zoragarriez Mendaroko pintxo onenen eskutik!