Martxoaren 19tik 22ra egingo da Deban 2015eko Gipuzkoako Txapelketa. Surf, sup-surf, sup-race eta longboard diziplinen Gipuzkoako Txapelketa lehen aldiz Deban egingo da; eta bodyboard diziplinarena, berriz, Zumaian egingo da apirilaren 25 eta 26an.
Zurrunbilo Debako Surf Kirol Elkarteak eta Debako Udalak txapelketa honekin bat egin dute eta txapelketaz gainera, hainbat ekimen antolatu dute. Asteburuan arratsaldeko 20:00etatik aurrera kontzertua, parrillada, bideo emanaldia eta musika izango da giroa alaitzeko.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Surf Federazioa