Datorren astelehenean, irailak 10, 11:00etan, Debegesa garapen agentziaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar), Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako herriak batzen dituen DOLMENEN IBILBIDEA berreskuratu eta balioan jartzeko proiektuaren aurrerapausoak aurkeztuko ditugu prentsaurrean.
Doako bisita gidatuen programa berria eta Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko datozen egunetan hasiko diren lanen berri emango dugu. Halaber, Aranzadi Zientzia Elkarteak Gizaburuako trikuharrian egin dituen indusketa lanen emaitzak emango ditu ezgautzera.
Parte hartuko dute:
Etortzekoa bazara, konfirmatu, mesedez: komunikazioa@debegesa.eus / 943 82 01 10