Ermuako VII. Kazuelita Txapelketa abian da dagoeneko; datorren martxoaren 19ra arte, igandera arte, Debabarreneko udalerrira gerturatzen den orok 28 establezimenduk prestatutako kazuelitak dastatzeko aukera izango dute -bat taberna edo jatetxeko-.
Nabarmengarria da urtetik urtera ekimenean parte hartzen duten ostalarien inplikazioa eta arreta plater bakoitza elaboratzeko garaian. Kazuelita bakoitzak 1,50 euroko prezio sinbolikoa du, eta normalean, berrikuntza eta tradizioa uztartzen dituzten platerak izan ohi dira.
Kazuelitak probatu ahal izango dira martxoak 19ra arte partaideen establezimenduetan, euren betiko lan edo irekiera ordutegietan. Halaber Lobiano gastronomia elkarteak diptiko bat landu du 28 kazueliten elaborazioa zein irudiak jasoz. Hortaz, begiztatu eskaintza paregabea eta noski.... ¡zatoz Ermuara kazuelita onenak jatera!