Ermuan, kazolatxoen III. lehiaketa antolatu dute aste osoz. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du, eta martxoaren 10etik 16ra bitartean ospatuko dute. Hirugarren edizio honetan 30 ostalarik parte hartuko dute. Kazolatxoak, 1,50 eurotan salduko dizkiete kontsumitzaileei, bakoitzak bere ohiko ordutegian. Partaideen zerrenda Lobiano elkarteak argitaratu duen bi orrikoan jasota dago.
Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da asteko egun batean bere erabakia hartu eta irabazleak aukeratzeko. Halaber, irabazleei sariak eta diplomak entregatuko zaizkie. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera herriko udalaren laguntza jaso du. Lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko Lobiano Gastronomi Elkarteak Facebook sare sozialean duen orrian jarraitu ahal izango dute interesatuek.