Debabarreneko esperientzia gastronomikoekin jarraituta, atzo, hilak 19, bigarren ekimena burutu zen Mendaron, ‘Txokolatea deskubrituz’ izenburupean. Debegesak sustatutako ekimena da, eskualdeko Produktu Klubeko hainbat kiderekin elkarlanean. Esperientzia hauek publiko zabalari zuzenduta daude. Sukaldaritza gustuko izatea da bertan parte hartzeko “baldintza” bakarra.
Pertsona ugari bildu ziren ‘Mendaroko txokolateak’ lantegian, 16:30etan, bisita gidatu bati hasiera emateko eta txokolatea bera dastatzeko. Ondoren, herrian bertan dagoen Aizpe elkarte gastronomikoan txokolate tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten. Tailer honetan eskualdeko bi gozogile ezagun aritu ziren elkarlanean: Gotzon Altzibar (Itziar-Debako Salegi jatetxea) eta Agustin Larrañaga (Debako Calbeton jatetxea). Errezeta goxoak prestatu zituzten biek bertaratutako jendea liluratzeko asmoz: txokolatea zuriarekin egindako moussee-a eta brownie-a.
Errezetak:
-250gr kobertura txokolate zuri
-4 orri gelatina
-8 arrautz gorringo
-10 arrautz zuringo
-125gr gurin
-500gr gurin
-500gr azukre
-400 gr arrautz (8)
-240gr irin
-Fruitu lehorrak
-280g txokolate kobertura