Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa

2019/01/15
Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa
Bihar, urtarrilaren 16, Eibarren aurkeztuko da "El Patrimonio Industrial de la Ruta del Hierro en los Pirineos" erakusketa, Armagintza Museoan. Ibilbide honek Pirinioetako eskualdeen ondare industriala sustatu nahi du, siderurgiari eta burdinari lotuta. Erakusketa hau jada Andorra, Frantzia, eta Kataluniatik pasatu da, eta Eibartik Elgoibarrera joango da Makina-Erremintaren Museora.

Hilabete honetan urtebe izango da Eibar Pirinioetako Burdinaren Ibilbidera sartu zenetik, burdina eta siderurgiarekin erlazionatutako ondarea uztartzen dituen ibilbidea. Urteurren honen harira, bihar, urtarrilaren 16a, Eibarren aurkeztuko da "El Patrimonio Industrial de la Ruta del Hierro en los Pirineos" izeneko erakusketa, Armagintza Museoan, arratsaldeko 19:00tan. Erakusketa hau Andorran, Frantzian eta Katalunian aurkeztu da, eta Eibarren urtarrilaren 16tik 27ra arte egongo da ikusgai. Hemendik Elgoibarrera pasatuko da, Makina-Erreminta Museora, bertan urtarrilaren 27an aurkeztu eta otsailaren 10a arte egongo da ikusgai. Ez ezazu galdu gure ondare industriala hobeto ezagutzeko aukera.