Mutriku buru-belarri murgilduta dago Berdel Egunaren XXIII.edizioaren prestakuntza lanetan, ezbairik gabe benetako itsas-zaporea duen herri honen urteko jai gastronomiko garrantzitsuena.
Urtero bezala, eta martxoaren 24ko egun handiari ekin baino lehenago, datorren ostiralean, martxoak 16, 'Mutrikuko Berdela' aipamen bezeria emango zaio Goizeko Izarra Ikastolari, arratsaldeko 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Ba al da modu hobeagorik apirileko hilabeteari ekiteko, Mutrikun berdelez egindako platerez festa giroan gozatzea baino? Mutrikuko Berdel Eguna Euskadiko egutegi gastronomikoan azpimarratzen den hitzordua da. Izan ere, berdelaren inguruan egiten den jai hau aukera paregabea da arrain bikain hori hainbat eratan prestatzen ikasi eta dastatzeko; beti ere, noski, festa-giro herrikoian eta Mutrikuko portua bezalako paraje ederrean.
Kontsulta ezazu hemen behean martxoaren 24rako eta bezperarako taxututako ekintza-sorta zabala eta egin tarte bat zure agendan... Zatoz Mutrikura eta gozatu Berdel Egunaz!
20:00etan 'Mutrikuko Berdela' Aipamen Berezia Goizeko Izarra ikastolari
19:00etan Gravni Zesta Punta txapeleta Miruaitz Frontoian: Gipuzkoako Selekzioa-Bizkaiko Selekzioa; kadete, jubenil eta nagusi mailan. Antolatzailea: Gipuzkoako Zesta Punta Federazioa.
10:00etan Zesta Punta Miruaitz Frontoian.
12:00etan Mutrikuko Kalatxori bela elkarteak antolatuta, Mutrikuko Belauntzien arteko txapelketaren hasiera.
10:30 eta 15:00 bitartean Artisau eta sortzaileen azoka,Txurruka Plazan.
12:00etan: Trikitilariak herriko kaleetan zehar.
12:00etatik aurrera: Berdel Pintxoak doan herriko tabernetan.
13:00etan Herriko Abesbatzen kontzertua Zabiel Plazan.
17:00etan Mutrikuko XIII.Belauntzien Txapelketaren bukaera.
18:00etatik aurrera, Berdel Pintxo Dastaketa herrikoia Mutrikuko Portuan
20:00etan kontzertua: Guda-Dantza.