Euskal sukaldaritza zabala eta askotarikoa da, eta osagai ugari erabiltzen ditu, Kantauri itsasokoak (arrainak eta itsaskiak) nahiz barnealdeko baratze eta larreetakoak (barazkiak, zerealak, haragiak...). Dena den, kalitatezko eta sasoian sasoiko produktuak erabiltzea da, inondik ere, gure sukaldaritzaren bereizgarri nagusia.
Horren erakusle da, esaterako, Mutrikuko Yurrita Kontserbak. 1867tik gure kostan arrantzatzen diren arrainak zein itsaskiak mimo handiz lantzen dituzte. Euskal sukaldaritza tradizioa eta berrikuntza da; modernizatzea nahitaezkoa da, lehengoa eta tendentzia berriak uztartzea. Familia enpresa horrek premisa hori abiapuntutzat hartu du eta web berri bat labetik atera berri dute, non bisitari zein gastronomia maite duen ororentzako Gastroesperientzia bikainak jaso dituzten. Kantauri itsasoko antzoak, hegaluzea, pastelak, etxean egindako kroketak... ahogozoa dagoeneko, ezta?