Kontsulta ezazu besteak beste familiei zuzendutako bisiten egutegia, Euskal Kostaldeko Geoparkearen web atarian.
Irudian, Soroferia Urte Berriko Nekazal Azoka, datorren urtarrrilaren ean egingo dena
Olentzero, AnimaDeba animazio jaialdia, San Silvestre herri lasterketa, mendi irteerak, edo Urte Berriko Azoka (Soro Feria)... plan mordoxka dituzu festa hauetan. Kontsultako Debako kultur egitaraua!
Gabonetako Artisau Azoka, EIBART taldeak urtero antolatzen duena.
Gabonetako Azoka, Ion Fiz, moda diseinatzailearen erakusketa, zinema, musika, antzerkia eta askoz gehiago Eibarren abendu honetan. Kontsultatu Eibarko Kultur Egitaraua!
Juan Muguerza Elgoibarko nazioarteko krossak 75 urte betetzen ditu aurten.
Urteko azken larunbatean Elgoibarren Gabon Zahar Azokan ospatuko da. Bertan, inguruko baserritarrek askotariko produktuak salgai jarriko dituzte (barazkiak, fruta, gazta, eztia...); era berean, animaliak ere egongo dira ikusgai. Gainera, ezin ahaztu aurten Juan Muguerza Nazioarteko Krossaren 75. urteurrena dela. Ezbairik gabe, parada aparta munduko korrikalari onenak ikusteko. Kontsultako Elgoibarko Kultur egitaraua hemen!
Ermuko Gabonetako Haur Parkea.
Ermuak, Gabonetako Haur Parkea hartuko du beste behin; etxeko txikienek ederki gozatuko dute eurentzat herriko udal kiroldegian ipiniko diren puzgarrien eta jokoen eskutik. Gainera, Ermua Antzokian proposamen mordoxka izango dira, hala nola, kontzertuak, musika, eta zine kartelerako azken nobedadeak. Kontsultatu Ermuko kultur egitaraua!
Mallabian haurrei zuzendutako ludoteka egingo da, jolasean une dibertigarriak pasa ditzaten. Gainera, ezin da ahaztu Mallabiak bisitagarri diren paraje ederrak eskaintzen dituela. Hortaz, animatu gabon jaietan euskal landaren muina gertutik bizitzera!
Mendaron etxeko txikienak izango dira protagonistak Gabonetan. Ederki pasako dute abenduaren 28tik urtarrilak 2ra arte egingo den Gabonetako Haur Parkean. Jaietan antolatutako jarduera guztiez gozatzeaz gain, merezi du Mendaroko Txokolateen dendara gerturatzea. Gabonetan etxean egindako turroia eta txokolate gozo-gozoa eskura ditzakezu!
Mutriku-k Santo Tomas azokarekin ekingo die Gabonei. Larunbatean, abenduak 16, ospatuko da Euskal Herrian tradizio luzea duen jai hori. Bisitariek eta herritarrek taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute, baita egunean zehar antolatutako beste ekitaldiez gozatzeko parada ere. Mutriku bisitatzeko aukera bikainak eskaintzen dute datozen festak. Kontsultatu Mutriku Turismo ataria eta izan berri itsas-zaporea duen herri horrek eskaintzeke duen guztiaz!
Abenduak 21 eta 31 bitartean umeentzako jolasak eta atrakzioak ipiniko dira Erregetxen. Soraluzek ere udal egitarau zabala du datozen jai egunetarako. Eta, nola ez, mendi irteerak gustuko badituzu, ez galdu aukera Dolmenen Ibilbidea egiteko, familia giroan eguna pasatzeko aproposa!