Geoparkearen Asteko programa

2012/05/17
Maiatzak 28 eta Ekainak 3 bitartean ospatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkean Geoparkearen Astea.

Europar Geoparkeen Astea dela eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bigarren urtez jarraian hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu antolatu ditu Deba, Mutriku eta Zumaian maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, herritar orori zuzenduta.

Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geogarapen Elkarteak Geoparkearen Astea antolatu du bigarren urtez jarraian. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu aurreikusi dira Deba, Mutriku eta Zumaian, herritar orori zuzenduta.

Geoparkeen Astea Europako Geoparke guztietan burutzen den ekimena da eta helburu nagusia lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzea da.

Honako hau da Euskal Kostaldeko Geoparkeak prestatu duen egitaraua:

- Maiatzak 28, astelehena

*19:00 Hitzaldia, Kiputzeko bisonte eta oreinak: gure paisaia duela hamabost milurte.

Hizlaria, Pedro Castaños (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Tokia, Mutrikuko Zabiel Jauregian.

 

Maiatzak 29, asteartea

* 19:00 Hitzaldia, Euskal Kostaldeko Geoparkeko mendiko Haizeolak: Euskal Herriko lehen iraultza industriala.

Hizlaria: Xabier Orue-Etxebarria (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Tokia: Debako Agirre Jauregian.

Maiatzak 30, asteazkena

* 9:30 “Turismoa, Kultura eta Garapen Iraunkorra” liburuaren aurkezpena, bere autore Mike Robinsonen eskutik. UNESCO Etxearekin lankidetzan.

Jarraian, Unai Basurkok "Pakea Bizkaia: lehiaketetatik hezkuntzara" hitzaldi proiekzioa eskainiko du eta bertaratutakoek belaontzia bisitatzeko aukera izango dute.

Tokia: Mutrikuko Udaleko Pleno Aretoan.

* 19:00 Hitzaldia. Nola irakurtzen dute geologoek lurraren historiaren liburua? “55 milioi urte orriko adibidea”.

Hizlaria: Victoriano Pujalte (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Tokia: Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan.

Hitzaldiaren hasieran Euskal Kostaldeko Geoparkeko II Argazki Lehiaketaren sari banaketa egongo da.  Oinarriak www.geoparkea.com

Ekainak 1, ostirala

*18:00 Taller geologikoak haurrentzat. Mutrikun (Beheko Plazan), Deban (Udaletxe aurrean) eta Zumaian (Amaia Plazan)

18:30 Zumaiako hirigunean irteera geologikoa, EHU ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik.

Irteera puntua: Amaia Plaza. 943143396 edo turismoa@zumaia.net

Ekainak 2, larunbata

*10:00 Irteera geologikoa eta txalupa Zumaian.

Dohainik. Irteera puntua: Algorri Interpretazio Zentrua.

Izenemateak: 943143396 o turismoa@zumaia.net 

 

*11:30 Debako hirigunean irteera geologikoa, EHU ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik.

Irteera Puntua: Udaletxe aurrean. Izen ematea 943192452 o turismoa@deba.net

 

*17:00 Flyscha haurrentzat bisita gidatua Mutrikun. Dohainik. Irteera puntua: Nautilus Ikasgune Geologikoa.

Izenemateak: 943603378 o turismo@mutriku.net

Ekainak 3, igandea

* 10:00 Karsta Deban irteera gidatua. Dohainik. Irteera puntua: Debako Turismo Bulegoa. Izenemateak: 943192452 o turismoa@deba.net 

 

* 11:30 Mutrikuko hirigunean irteera geologikoa, EHU-ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik.

Irteera puntua: Mutrikuko Turismo Bulegoa.

Izenemateak: 943603378 o turismo@mutriku.net