Gastronomia, musika eta haurrentzat ekintzak Soraluzeko Mesedeetako Jaietan

2017/09/14
Gastronomia, musika eta haurrentzat ekintzak Soraluzeko Mesedeetako Jaietan

Asteburu honetan Mesedeetako jaien edizio berri bat ospatuko da Soraluzen. Festa batzordeak adin guztientzako jarduerak antolatu ditu.

EGITARAUA

Ostirala, irailak 15

  • 18:00 Txupinazoa eta txokolatada
  • Ondoren: Jokoak Kukumixok antolatuta, eta musika DJ Zirkin-en eskutik.
  • Gauean, Mus txapelketa

 

Larunbat, irailak 16

  • Eguerdian: Irulitxa txaranga eta toka txapelketa
  • Eguerdian: paella elaborazioa eta herri bazkaria (tikeak salgai Asigor degustazio dendan, Criado fruitategian eta Bolintxo okindendan. Prezioak: 10 euro helduak, 5 haurrak)
  • Arratsaldean: Kukumixo jokoak eta Tute txapelketa
  • 19:00etan: Gorriti eta bere animaliak

 

Igandea, irailak 17

  • 12:00etan: Tortilak txapelketa eta otarrainxka dastaketa.
  • 12:30ean: Urrats taldearen emanaldia.
  • 13:00etan: tortila txapelketako sari banaketa eta Toka.