Garagado Azoka izango da asteburu osoan zehar Elgoibarren

2017/09/14
Garagado Azoka izango da asteburu osoan zehar Elgoibarren
Sanlo tokiko eskubaloi taldeak antolatzen duen azokaren bosgarren edizioa izango da Maalako Parkean egingo dena.

Elgoibarko Maala Parkeak ostiraletik igandera bitartean -irailak 15etik 17ra- V. Sanlo eskubaloi taldeak antolatutako Garagardo Azoka hartuko du. Helburua da kirol talde hark datorren denboraldirako ahalik eta diru gehien biltzea.

Aurreko edizioetan bezala, azoka gunera gerturatzen diren bizilagun zein bisitariek garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera edukiko dute. Zortzi garagardo mota desberdin eskainiko dira, baita janaria ere, hala nola, txerri-ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata frijituak...

Zuzeneko musika, dantzaldia eta pintxo-pote

Garagardoa edateaz gain, azokara hurbiltzen direnentzat makina bat jarduera antolatu dituzte; esaterako, zuzeneko musika, dantzak, edota pintxo-potea. Era berean, urtero egin ohi den bingo soildarioan parte hartu ahal izango da. Bertan jasotzen den diru-kopuruaren %60 Alimentu Bankura bideratuko da. Beste %40a, berriz, sarietara.

Festa biribiltzeko, igandean paella erraldoi bat prestatuko da. Bost eurotan salduko dira, azokan bertan, dastaketa egiteko txartelak.

SANLO BEER FEST 2017. EGITARAUA:

 

Ostirala, irailak 15

  • 18:30 azokaren irekiera eta inaugurazioa
  • 19:00-20:00 Pintxo-potea, ganbak plantxan. Musika zuzenean.
  • Bingo solidarioa
  • Dantzaldia

 

Larunbata, irailak 16

  • 12:00 Pintxo-pote, muskuilua tomatearekin.
  • 12:00 Sanloko beteranoen arteko eskubaloi norgehiagoka udal kiroldegian.
  • 14:00 Jokalari beteranoen arteko bazkaria azokan.
  • 22:00 Kontzertua eta bingo solidarioa.

 

Igandea, irailak 17

  • 14:00 Herri bazkaria (paella)