Mutriku eta zesta-punta, estu loturik daude. Itsas-zaporea duen herri honek, euskal kirol kutsu handia ere badu, izan ere, bertan jaio eta hazi dira egungo jokalari entzutetsu anitz. Historian zehar 120 puntista baino gehiago eman ditu Mutrikuk
Kirol honen nondik-norakoak ezagutu nahi dituen orok hitzordu paregabea du igande honetan, irailak 10. Goizeko 11:00etatik aurreran, Xistera elkarteak urtero antolatzen duen zesta-punta txapelketaren finalerdiak jokatuko dira.
Guztira jubenil eta senior mailetako 32 jokalarik hartuko dute parte txapelketan, Euskal Herriko hainbat zesta-puntu eskoletatik datozenak: Berritua, Markina-Xemein, San Juan de Luz, Donostia, Tolosa, Zumaia, Hondarribia, Gasteiz, Durango eta Mutriku. Zehazki, tokiko Danok Bat eskolako jubenil mailako Oier Lizardik, Markel Andonegik, Aratz Mendizabalek, Aitor Manzisidorrek, Xabier Arrizabalagak, Zuhaitz Arrillagak eta Jon Iparragirrek jokatuko dute. Seniorrei dagokienez, Aitor Andonegik, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek.
Bikoteen zozketa goizko 10:00etan izango da, eta hortik kategoria bakoitzeko zortzi bikote aterako dira. Txapelketako finala irailaren 15ean egingo da, Galbaixo Txiki Egunean, gaureko 22:30etik aurrera.