Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzak Debabarrenera bisitatu du, Mertxe Garmendia Turismo zuzendaria eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin batera.
Egun erdiko bisita honetan, eskualdea ezagutzeko ibilbidea osatu dute barnealdean hasi eta kostalderantz; ondare industrialarekin, gastronomiarekin, kirolarekin edota Mutrikuko itsas-ondarearekin loturiko zenbait baliabide turistiko bisitatuz. Eskualdeko sektore turistikoaren bilakaera aztertu eta etorkizunera begirako proiektuak azaltzeko ere aprobetxatu dute.
Taldea Ipuruan, S.D. Eibar taldearen Instalazioetan.
Armagintzaren Museora bisita, Eibarren.
Elgoibarren Makina Erremintaren Museoan geldialdia.
Mendaron Txokolate fabrika-ra bisita.
Mutrikuko Bentalekua Museoan emango diote amaiera bisitari.