Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2014/07/11
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Helburua: Euskal Kostaldeko Geoparkearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanean sakontzea eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen lurraldean (Zumaia, Deba eta Mutriku) ingurune naturala babesteko zein jasangarritasuna sustatzeko ekintzak burutzea.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzak hiru urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan. Helburu nagusia bi erakundeen arteko elkarlanean sakontzea eta ingurune naturala babesteko zein jasangarritasuna sustatzeko ekintzak burutzea da, hala nola, ikerketa geologikoarekin, geokontserbazioarekin, dibulgazioarekin edota iraunkortasunerako heziketarekin loturiko proiektuak abian jarriz.

Hitzarmenaren ildo nagusiak, Geodibertsitatearen estrategia, Biodibertsitatearen estrategia eta natura gune babestuak eta jasangarritasunerako hezkuntza dira.

Jarduera hauek,  2020ra arteko EAEko Geodibertsitate Estrategiaren baitan kokatzen dira.

EAEko Interesgune Geologikoen Inbentarioa” ere eman du ezagutzera. Ondarearen ezagutza lortze aldera, inbentarioak 150 toki biltzen ditu, bakoitza bere fitxarekin eta dagokion informazioarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko 150 Geologia Interesguneetatik 16 Euskal Kostaldeko Geoparkean daude.