Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko du Europar Geoparkeen Astea 2013. Helburua bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei, eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei, gerturatzea da. Horretarako, hamaika jarduera antolatu dira Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, hala nola, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, doako bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak.
Geoparkearen Astea Europako Geoparke guztietan ospatzen da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondarea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.
Informazio gehiago www.geoparkea.com.