Ganbera-musika gustuko duten pertsonek hitzordu aparta dute Mutrikun, herriko Udalak urtero antolatzen duen ganbera-musika zikloari esker.
Datorren martxoaren 25ean, larunbata, Donostiako Easo Abesbatza ospetsuak ikuskizun itzela eskainiko du herriko Parrokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan erlijioa eta euskal folklorea uztartzen dituzten piezak eskainiko dira, Sergio Pedrousoren gidaritzapean eta Oscar Candendo organista entzutetsuaren laguntzaz.
Aurtengo edizioa behar bezala ixteko, Mutrikuko komentuak datorren apirilak 8an Esther Barandiaran eta Nerea Arriolaren erakustaldia hartuko du, bata piano-jolea eta bestea Madrilgo Orkestran jotzeko aukeratua izan den biolinista.
Informazio gehiagorako bisitatu www.mutriku.eus webgunea