Urtero Debabarreneko BTT Martxak geure eskualdeko zaletu ugari erakartzen du, baita Gipuzkoatik kanpokoak ere. Gainera, antolakuntzaren helburuetako bat da urtez urte Euskal Herritik kanpoko parte-hartzaile kopurua handitzen joatea.
Hori dela eta, aurten berrikuntza gisa, inguruko hainbat ostatu eta jatetxek eskaintza bereziak eskainiko dute parte hartzaile guztientzat.
Hain zuzen, proba egingo den asteburuan –urriaren 13an da hitzordua- %15eko deskontua egingo dute ostatua eta bazkari edo afarietan parte-hartzaile eta hauen laguntzaileentzat.
Eskaintza honetaz baliatu nahi duten parte-hartzaileek izen-ematearen ziurtagiria erakutsi besterik ez dute egin behar.
Eskaintzarekin bat egin duten ostatu eta jatetxeen zerrenda:
Txarriduna Hotela - Elgoibar
Kilimon Landetxea - Mendaro
Atxuri Nekazalturismoa - Mendaro
Arbe Hotela - Mutriku
Errota-Berri Nekazalturismoa eta Jatetxea - Deba
Belaustegi Jatetxea - Elgoibar
Ibai Ondo Jatetxea - Elgoibar
Martxari buruzko informazio osoa, ibilbideak, izen-ematea, sariak, etabar, hemen.