Berriz ere da Ermua eskualdeko gastronomiaren buru, oraingo honetan Kazuelita Lehiaketaren VIII. edizioarekin, otsailaren 18tik 24ra ospatuko dena. Herriko 24 establezimendu lehiatuko dira, askotariko proposamenak aurkeztuta: tradizionalak (txerri hankak, masailak, bakailaoa pil-pil erara...), edota berritzaileak (gyozak, orein goulash-a...). Aste osoan zehar, astelehenean hilak 18 hasita, eta igandean hilak 24 bukatuta, herritar guztiek kazuelita hauek dastatzeko aukera izango dute, 1,60€an bakoitza, establezimenduek zehaztutako ohiko ordutegian. Hurbiltzen diren pertsonek Bodegas Manzanos-era 2 bisita gidatu dobleen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Zapore erraldoiak tamaina txikian, zure zain Ermuan.