Ermuko Izarra Centre-k Innpulso sareko Zuzendaritza Batzordea Nagusiaren bilera hartuko du astezkenean, otsailaren 7an.Batzar nagusi horretaz gain, beste lan bilera bat ere egingo da bertan, non 2017ko irailean Terrasan murgiltze tekniko eta politikoko programatik eratorritako proiektuak ere aztertuko diren. Bilera horiek guztiak, goizeko 10:00etan hasiko dira.
Innpulso Sarean dagoenetik, Ermua bigarren aldiz izango da Osoko Bilkura eta sarearen Jardunaldia Nagusiaren egoitza.
Sarearen helburu eta erronkak dira, besteak beste: tokiko administrazioek zientzia eta berrikuntza eremuetan gauzatzen dituzten jarduerak aintzat hartzea eta udalen arteko elkarlana bultzatzea; berrikuntzan kideek duten gaitasuna hobetzen laguntzea eta elkarren arteko eredu izatea; ekoizpen eredu sozial eta ekonomikoki jasangarri batera jauzia egiten lagunduaz. Sareak egun -tamainaren arabera sailkaturik- 68 udalerri edo hiri biltzen ditu eta erakunde horietako alkate eta ordezkariak izango dira Ermuan.
Terrassa eta Ermua momentu honetan eta iaztik Innpulso Sarearen presidentzia partekatzen dute. Horregatik, Alfredo Vega eta Carlos Totorika alkateek organo ezberdinek egingo dituzten lan bileretako anfritrioi izango dira.