Ermuako XVIII. Jardunaldi Gastronomikoak, ekainaren 11tik 17ra

2018/06/06
Datorren ekainaren 11tik 17ra, XVIII. Jardunaldi Gastronomikoak direla eta, Ermua Debabarreneko gastronomiaren hiriburu bihurtuko da. Aste osoan zehar pintxo lehiaketa egongo da herriko tabernen artean, eta larunbatean hilak 16, feria gastronomikoa ospatuko da.

Aurten ere, aste batez, Ermua Debabarreneko hiriburu gastronomikoa bilakatuko da, ekainaeran 11tik 17ra bitartean Ermuako XVIII Jardunaldi Gastronomikoak ospatuko baitira. Ekitaldi nagusia ekainaren 16ko feria gastronomikoa izango da, urteroko herriko tabernen arteko pintxo txapelketa ahaztu gabe. Aste osoan zehar Ermuara gerturatzen direnek izango dute taberna bakoitzetik aurkeztu diren gutiziak dastatzeko aukera. Informazio gehiago hemen.